martes, 22 de enero de 2008

Txinaurria lotzen da...

Goiza bukatzeko lagun batek nire txinaurriekiko grina aipatu dit. Normala denez ezdakit nork estralurtarrak beraiek direla esan zuela esan diot. Gero konturatu naiz lagun hauxe izan zela aspaldi bitxikeri hura komentatu zidana. Eta kontatu ere, kontatu zidan nola ematen zituen udak Salamancako herrixka batean (¿Pedrosillo el Ralon?) txinaurrien harat-honatak, lanak eta ilada izugarriak aztertzen, gehienetan aho bete hortz insektu txiki arruntek liruraturik eta eguzkiak bertan burua erretzeko arriskuz. Berak ere ohartarazi zidan garai batean nola txinaurriaren fabula alderantziz ere begiratu ahal zen, Laboaren abesti ederra aipatuz.
Eta gero esaten dit neurea «grina» dela. Ezdakit ba hain laguna den nire lagun hau...

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Ai, laguntxo, laguntxo!

Ba al dakizu lehengo egunean Redes saioan zer esan zuten?

Bada, agian, guztion arbaso zelularrak direla lurrez kanpokoak.
Antza denez, bizitza sortu zen garaian askoz hobeak ziren bizitza sortzeko baldintzak Marten. Eta handiko meteorito jasa izugarria izan ei genuen. Zientzialari serio-serioek ere ez dute inola baztertzen haietako harritzarren batek bizitza lurreratu izana. Gainera, horietako batek esan zuenez litekeena da sumatzen ez ditugun bizitza-moduak gure artean izatea.

Ikusten duzunez,akaso ez zebilen hain oker poeta (poesia ere zenbaitek sumatzen ez duen bizitza modua da).

Joseba M. dijo...

Banengoen ni, bai, Redes saio 'martxosoa' ikusten zenuen bakan bakanetarikoa zinela. Zure orbita bakarra mantenduezineko begirada xelebre horretan halakoa aldarrikatzen zuen zerbait bazen. Baina gauza bat esango dizut, ez nator batere bat saio horretan Punxet jaunak gonbidatu zuen aditu estatubat...

TARENTOLA MAURITANICA

Paeres del corral que en verano «El Circo de la Luna» en sus farolas albergan un latir de tarentolas abatiendo cualquier insecto enano, dul...