Siwan zoriontsua izan nintzen. Abereak Orakulutik gertu etzandu genituen. Hareak oraindik erretzen zuen Samarkandako belusen laztanduetan murgildurik besarkatuta geundela, izarrek dendako kupulako zirrikitutik idazten ziguten mezu berria ulertzen saiatzen ginen bitartean. Zorion hark ez zuen ipuintxo honek baino askoz ere gehiago iraun, horrexegatik egunero idatzi ohi dut: errepika dadin.
boomp3.com
Traducción en 'comentarios'
7 comentarios:
En Siwa fui feliz; tendimos las bestias cerca del Oráculo. Todavía ardía la arena cuando nos abrazamos entre los terciopelos de Samarkanda, intentando descifrar el nuevo mensaje que las estrellas nos dictaban por la cúpula de la tienda. Esa felicidad no duró más que este cuento, por eso lo escribo cada día: para repetirla.
BI ABESTI: lehenengo abestia (bat)
Zure ekarpenak bi abesti ekarri dizkit gogora. Lehenengoa Egiptoko basamortuan izandako aluzinazio baten harira etorri da, amets borobil batean Alejandro Handia ikusten dut,Orakuluak jainko eta faroi bihurtuta, bere maitalearekin jostatzen Samarkandako oihal dirdiratsuen artean, jostatzen eta solasten: Siwan zoriontsu izan nintzen. Abereak Orakulotik gertu etzandu genituen. Hareak oraindik erretzen zuen... ziotson.
Langile bat ikusi dut ondoren, Orakuluaren barrenetik aldarrika: lehenengo abestia (bat)
Zazpi Atedun Tebas hura, nork eraiki zuen?
Liburuetan Errege izenik baizik ez da ageri.
Erregeek garraiatu ote zituzten harritzat haundiok?
Eta hainbatetan porrokatua izan zen Babilonia,
nork jaso zuen beste hainbestetan? Lima distirant hura
eraiki zuten langilleak, ze etxetan bizi ote ziren?
Txinako Harresia bukatu zen iluntzean:
nora jo zuten harginek? Erroma bikain hura
garaitza arkuz beterik. Nork altxatu zituen?
Nortzuk menperatu zituzten Zesarrek?
Hain ospetsua zen Bizanziok, jauregiz besterik
ez ote zuen bertako jendearentzat? Alegiazko Atlantidan
berebat,
itsasoak irentsi zuen gauean, biztanleak ito zorian
oihuka ari zitzaizkien beren esklaboei leguntza eske.
Alejandro gazteak India bereganatu zuen.
Berak bakarrik ote?
Zesarrek galoak menderatu.
Ez ote zuen berarekin sukaldari bat bederen?
Felipe Espainiakoak negar egin zuen bere Armada
urperatu zenean. Ez ote zuen beste inork negarrik egin?
Federiko Bigarrenak Zazpi Urteko Gerra irabazi.
Nork bestek zuen irabazi?
Garaitza bat orrialde bakoitzean.
Nortzuk atondu zituzten garaitza banketeak?
Hamar urtez behin gizon haundi bat.
Nork ordaintzen zituen haren gastuak?
Zenbat historia, hainbat galdera. Historiak bezainbat
galdera.
Zenbat historia! Zenbat galdera!
BI ABESTI: bigarren abestia (bi)
Zorionak ez zuela ipuintxo hark baino askoz ere gehiago iraun diozu, horrexegatik idatzi ohi duzula egunero... Ba omen zen beste norbait ere egunero aritzen zena... Hara, behinola, bertsolari ospea zuen morroi bat salatu ei zuen Trabuko izeneko Goizuetako gizaseme batek, diru faltsua egiten zuela leporatu eta heriotza zigorra ezarri omen zioten. Hala ere, gartzelan baina bizirik utzi zuten baldintza bakarrarekin: biziko bazen, egunero idatzi behar zuen bertso bat. Horietakoa ei da hemen dakarkizudan hau:
Goizuetan bada gizon bat
deitzen zaio "trabuko"
itzak ederrak bihotza paltso
sekula etzaio faltako
egin dituen dilijentziak
berari zaizko damuko.
Ondo oroitu adi
zer egin uan Elaman.
difuntu horrek izandu balu
aidekorikan Lesakan
orain baino len egongo itzen
ni orain nagoen atakan.
Nere andreak ekarri zuen
Aranaztikan dotea,
obe zukean ikusi ez balu
Berdabioko atea,
orain etzuen hark edukiko
dadukan pesadunbrea.
Nere buruaz ez naiz oroitzen
zeren ez naizen bakarra
azitzekoak or uzten ditut
bi seme ta iru alaba
Jaun zerukoak adi dezala
oien amaren negarra.
¡Suerte que lo has traducido Joseba! Esta maravilla, después de leerla te permite cerrando los ojos imaginar todo un mundo soñado, con la música de fondo..magia pura.
A ver si mi amiga Bl..me enseña Vasco, poder leerlo sín traducción, es todo un reto..y me gustan los retos.
Un bisou Joseba.
Historian agertzen ez dugunon galderek ez dute istoriarik. Harri bat aintzirara botatzen duzunean ez pentsa harri bat aintzirara bota besterik ez duzula egin. Zuretzat ekintza hori agian jolaskideari irabazi egin diozula baino ezda, zeren eta berak baino urrunago bota baituzu. Niretzat, handik paseatzen nenbilela, inguru polit horren une horretako isiltasun miresgarria apurtu duen zaratotsa izan da, ur azaleko ispilu lasaia uhinez josiz bide batez. Arrainentzat... beno, arrainentzat berdin dio halako memoria baitute, baina ezuzteko galanta seguru baietz...
hau idatzi dudan bitartean, eguna aldatu egin da; gaur bihar da, beraz:
«Siwan zoriontsua izan nintzen. Abereak Orakulutik gertu etzandu genituen. Hareak oraindik erretzen zuen Samarkandako belusen laztanduetan murgildurik besarkatuta geundela, izarrek dendako kupulako zirrikitutik idazten ziguten mezu berria ulertzen saiatzen ginen bitartean. Zorion hark ez zuen ipuintxo honek baino askoz ere gehiago iraun, horrexegatik egunero idatzi ohi dut: errepika dadin.»
Un gustazo poder seguir leyendote.
Muxu bat, xarmant hori.
Mi querida y adorada «anónima» no sabes cuánto me alegra tu visita: más incluso que un atardecer de ésos que tú y yo tan bien conocemos, alrededores de Palm...
Sepa vuesa merced que en cuanto pueda volverán a tenerme rebuznando con mi habitual prosapia en aquella nuestra comunidad.
Un castellano beso para usted.
Publicar un comentario