Usorik ez, usorik e
z. Usoak eta ushbetiak. Usorik ez eta ushbetiekin pentsatu behar. Ushbetiak eta heriotza. Hor nonbait liteke, magnolioaren atzetik haize izoztuz mozorroturik. Hotza, neumonia... akabo dena! Oxala holaxe izan balitz berarekin eta ez hainbeste sufrimendu jasan behar. Bi urtez ia minek bere gorputz ahula pixkanaka akabatzen. Deusik ere kexatu gabe, maite koitaua. Ushbeti dozena pare bat merezi zuen haren ondoan, hilkutxan, beste bizitzan ahalik eta gutxien egiteko, bere zeruko mezedorean puntua egiten patxada betean aritzeko. Ushbetiak... uso beti, uso beteak. Plaza bete uso. Ogi puxkek bete ere. Argiak dira asko, usoak. Ogirik ez, usorik ez. Noiz arte bakardade hau? Zatoz haize hotza, zatoz! eraman nazazu berarekin, eta eraman, bide batez, uso pare bat, gustokoak zituen. Eraman gaitzazu, haizea! ni izango naiz bere ushbeti txit obedientea...