jueves, 11 de julio de 2013

Eromenkeritasun 1



1959an argitaratu zen Grenobleko «Du lettres» hilabetekarian jarraian agertzen den poema. Olerkia sinatzen zuena Saint-Lazare le Cloche eroetxean medikazio neurrigabe batek  erahildako euskal marinel alderrai bat omen zen, baina atzean Kasher mirestuaren luma dagoela susmatu egin dut irakurri nuen lehen egunetik...

ederra izateaz aparte, ederra,
inozo samarra bazinen, bai
eta, jakina, 
hainbeste dohai izateak mintzen ninduen
(musukatzeko orduko despisteak,
zure bular bigunek uluka,
zure alpargata ziztrinak, lihozkoak...)
Eta izaten zenuen
maskor hauskor
usain lirain
hura
beste matxura...
Postdata apostata bat
oparituko dizut opari:
geure hilobiak,
zure ileak atxabitxiz bustita,
iragankorrak ote?



No hay comentarios:

Todo

  Ansiosa y breve, o calma entretenida o nutrida ignorancia, o lo que empleo en la intrincada trama del solfeo, todo está aquí, Borges le ll...