viernes, 5 de noviembre de 2021

Iñigo Gago, beti gurekin

 


Joan egin zaigu gure Iñigo maitea, hain gazte... Nik ezingo nuke Margak berari buruz esan duena hobetu; doazela, beraz, hitz horiek omenaldi moduan:

«Iñigo maitea, mutil aparta eta maitagarria, eskuzabala, atsegina, apala... argia... ze berezia zen... ze umila eta ze jakintsua... 'Iñigo Gago non hago'... holan niotsan beti... non hago, maitia...»

Jarraian doan olerkiak ez du hainbeste baliorik, baina, tira... gogoan zaitugu, mutil, beti...



Badinotsut: triste nago,

nire ogirik gabeko begirada hau,

legamiarik gabeko begirada galdu hau

daukazu ziurtagiri...

Begiek aldarrikatzen dute:

triste jarraitzen dut,

zigarrotxo klandestino bat

erretzearen atsekabe gozorik gabe

gainera...

Bai, pentsatuko duzu:

«oso prosaikoa da».

Baina goibel segitzen dut,

bai orain 

eta, susmoa daukat, bai hurrengo

zazpi mila segunduetan ere...

Ezinezkoa izango da

dakizkidan milaka eta milaka hitzek,

bereizten eta izendatzen

eta ematen jakiten dudan

kolore multzoak,

eta munduan dagoen

 landare eder kopuru izugarriak

beste errealitate alaiagorik

lortuko dutenik:

triste, zeharo triste nago...



No hay comentarios:

TARENTOLA MAURITANICA

Paeres del corral que en verano «El Circo de la Luna» en sus farolas albergan un latir de tarentolas abatiendo cualquier insecto enano, dul...