Etxean egindako lanak bukatutakoan eta gauzak bere lekuan jartzen saiatzen ari nintzela (alferrik, jakina) balkoian edonola pilatutako kaxen barruan zeuden edonola pilatutako paperen artean hop! marrazki hau agertu zait. Poztu nau bapatean topatzeak, are gehiago kutxetan gorderik zeuden beste hainbat paper azken hilabetetako euriek izorratu dizkidatela konprobatu ahal izan dudanean... izan da poza eta etsipena aldi berean (hor, adibidez, zakarrontzira joan behar izan dira hain maitegarriak nituen nire «xagu» batzuk, hezetasunak koloreak janda, zimurtuta, zatituta...) Printze txikiari begiratu diot eta berehala gogoratu naiz Taupada lagunentzako egindako marrazki guztiez, baita gogoratu ere nola duela urte batzuk Edurne Lasak Olentzerorako izugarrizko opari polita ekarri zidan: karpetatxo berde batean beraiei urteen zehar egin nizkien Gabonetako postalak, lehenengotik azkenera, txukun plastifikatuta... Une batez lehen aipaturiko paperen moduan, hezetasunak deseginda egon zitezkeela okurritu zait eta kutxa guztiak zabaltzeko asmoa izan dut... Baina, kartoiekin kristoren sarraskia egiten hasi baino lehenago, lanera, ez dakit ongi zertarako, aspaldi eraman nuela karpetatxoa gogoratu dut. Atzo, hemen daukadan kaosa patzientziaz miatuta, poltsa batean erdi agorturik egongo diren nire Karioka magikoekin topatu nuen eta gaur, dagoenekoz, etxean dira postaltxoak.
Sei urte ditu hemen ipiniko dudanak baina, Printze Txikia bezala, Olentzeroa bezala, Antzerkia bezala, adinik gabekoa dela uste dut, ez begiratu zenbakiei. Taupadakoei omenaldi txiki bat eskeini nahi diet honekin, beraiek banatzen duten magiarekin kolaboratzeko parada emateagatik (eta abendu bateko urdaizpikoagatik ere, noski).
TAUPADA BETI!!!

No hay comentarios:
Publicar un comentario