Lagun batek, Khaserren aurreko poemak hunkituta, hurrengo perbertsio polita bidali dit bere hizkuntz minoritarioan, gaztelera pasatzeko erregutuz. Nik omenalditzat hartu dut bere lana eta, jakina, tardantzarik gabe bloggeatzeari ekin diot; jarraian duzue. Mila esker Arroyo jauna...
A, testutxo hau ulertzen ez baduzue esan eta gauza bera egingo dut, lagunok... jejeje...
Quizás sea más triste
cesar al ámbito de la palabra.
Quizás la rosa, en sigilo,
te escuche por detrás
de los pétalos
cerrados ya.
Quizás te dé las buenas noches...
2 comentarios:
Iruditzen zait olerkiak bazter ugari dituela.
Ilunetan gordetako barnealdea.
Iruditzen zait berorietan habitatzen dutela:
galdutako arrosak, maitaleak eta lekaimeak.
Gustuko dut, batzuetan, aulkia hartu eta
horietako bazter batean eseritzea
adi, begiak zabal-zabalik.
Zenbaitetan perbertsioa.
Hainbatetan dibertsioa.
Horixe egin dut Kasherren olerkiarekin ere.
Hitzak, tristeak badira ere, ez dio eteten esparruak ereikitzeari behin eta berriro... horietako batean, sines ezazu, behin, maitale batek arreba Kattalini bere arrosarik lirainena lapurtu zion. Eta bazter isil batean goxatu zuen...
Zimurtu arte dibertituko ote??
Publicar un comentario