Ez, ez du oraingoan jango Satanek, gaur ez. Egunak daramatza Iñaki azkarraren atzetik, baina behin eta berriro eskapatu egiten zaio. Nik, idazten dudan mahaitik, beraien joan-etorriak jarraitzen ditut, barre egiten besterik egin gabe. Iñaki, horrela ipini diot eskolan futbol taldean geneukan ezker hegaleko aurrelari arinagatik, orain arte Luciaren katu maltzurra baino zuhurrago ibili da, altzarien babesa eta bere usaimen zorrotza lagun dituela.
Ez dut borroka luze honetan eskua sartzeko asmorik, katua geldituz, uxatuz edo halakoren bat eginez, ez. Ez diot inongo abantailarik eman nahi txikiari baina, tamalez, geroz eta ausartago ikusten dut, geroz eta ausartago... Eta Satan, ziurta diezazueket, pazient bezain beltza dugu...
6 comentarios:
Jajajajaja! Segi behatzen, barre egiten besterik ez, eta geroxeago kontatuko diguzu nola demontre bukatu den borroka luze hau!
Muxumarramiauak! ;)
eta satan nor arraio da? beste katu bat?
Satan katu baltza...ummmmmm...une batez Erdi Arora itzuli naiz.
Garai hartan gorrotoa eta, aldi berean, beldurra zieten katuei, sorginen eta deabruaren laguntzat baitzeuzkaten. Gauzalea, menderakaitza, begi diztiratsuduna... mundu baltz eta iluneko biztanlea genuen katua.
Hilerrietan katuak nonahi...
Sorginak ez ezik, katu baltzak ere sutan erretzen zituzten orduan.
Eta Lucia delako hori... sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik ibiltzen al da?
I.O: Katuak bederatzi urte hartzen zituenean, azti boteretsu bihurtzen omen zen... Zenbat urte ditu Satan katu baltzak? Zenbat urte Satan deabru baltzak?
Ene, Arroyo jaunaren komentarioa irakurri ta gero, dana baltz-baltza ikusten dut!
Satan, sorginak, katuak, Erdi Aroa, "La Santa Inquisición"...
Laguntza, txerrikitooo, laguntzaaaa! Hau beldurra, hau!
Edurne laztana, ez egin jaramon handirik Arroyo jaunari, aspaldi honetan perifrasian eta alborakuntzan nahasiegia dabilelakoan nago eta horrek... badakizu... «mania persekutorio» bitxia sortzen du zenbait pertsonengan. Baina jatorra da oso eta, horretaz aparte, dakusakizunez, jakituria putzu amaigabea ere bada.
Koldo, gabon! ez, ez da beste katurik; hor dagoena da Satan, Lucia nire neskame-idazkari-aholkulari-babeslearen katua. Ez da gaiztoa, baina, noski, saguak gustukoak ditu, eta, egia esan: eskerrak!! hemen, idazten dudan ganbara ederrean egon badaude eta...
besarkada bana, lagunok!
Joseba, ¡que dibujo precioso! Es como una poesía dibujada en un idioma universal
Muxus
Ya estoy extrañando Bilbo, creo que la última vez que fuí fue cuando nos encontramos
Publicar un comentario