jueves, 31 de enero de 2008

Usoak, ushbetiak

Usorik ez, usorik ez. Usoak eta ushbetiak. Usorik ez eta ushbetiekin pentsatu behar. Ushbetiak eta heriotza. Hor nonbait liteke, magnolioaren atzetik haize izoztuz mozorroturik. Hotza, neumonia... akabo dena! Oxala holaxe izan balitz berarekin eta ez hainbeste sufrimendu jasan behar. Bi urtez ia minek bere gorputz ahula pixkanaka akabatzen. Deusik ere kexatu gabe, maite koitaua. Ushbeti dozena pare bat merezi zuen haren ondoan, hilkutxan, beste bizitzan ahalik eta gutxien egiteko, bere zeruko mezedorean puntua egiten patxada betean aritzeko. Ushbetiak... uso beti, uso beteak. Plaza bete uso. Ogi puxkek bete ere. Argiak dira asko, usoak. Ogirik ez, usorik ez. Noiz arte bakardade hau? Zatoz haize hotza, zatoz! eraman nazazu berarekin, eta eraman, bide batez, uso pare bat, gustokoak zituen. Eraman gaitzazu, haizea! ni izango naiz bere ushbeti txit obedientea...

4 comentarios:

errata dijo...

Nada puedo decirte sobre el texto de "usoak, ushetiak" porque no lo entiendo (y mira que me gustaría).Afortunadamente, una imagen tienen la oceánica transparencia de las nubes bajas, y una especie de dedos que te rozan la mejilla chistando sentimientos.
Hermosa ilustración, seguro que tanto como su historia.

Arroyo dijo...

Herriko plazan usoek eztanda egiten duten bakoitzean, datorkit gogora Nilo erreka. Ekialderantz doa Deucalionen untzia, zeinak bosgarren egunean jo zuen Egipto. Sartalderantz limurtzen da Karonterena, zeinak laugarrenean jo zuen Tanatos.

Deucalion eta Pirra ikusten ditut El Boscoren ushbetiekin jostatzen eta hurbil sumatzen dut Laboaren doinu bat "bihotz, buztinezko bihotz" dio.

Berriro egin dute eztanda usoek plazaren ertz batean, une batez ijito bat ikusi dut, berau ere buztinezkoa, usoei jaten eman nahian, amenazuzko keinua egin didala iritzi diot.

Lehenbailehen alde egin behar dut Ispahamera, aixkidia.

Joseba M. dijo...

Bai, lagun, bai eta eroan zurekin ispilu egilearen helbidea, egunsentia baino lehenago topatzeko arnas estuka ibili gabe, berak salbatu behar baitzaitu eta...

Arroyo dijo...

Zer gertatuko ote zatekeen Deucalionen untziak sartalderantz eta Karonterenak ekialderantz egin balute?

Akaso, Nilo ibaiak ez zukeen norabide bakarra izanen.

Bihotz guztiak buztinezkoak izango ziratekeen, apika.