martes, 22 de enero de 2008

«Carpe Diem» o «¿Hermosos cadáveres nunca fuimos?»

Es ridículo porfiar con los sentidos,
darse del mundanal ruido ruidosa fuga,
avanzar a la quietud de la oruga,
el ánimo y la vida contenidos.
Es bárbaro apartarse
del pelotón, buscar olvido,
aún a tenor de lo sabido
equivocarse.
Es inútil tratar de eludir la muerte
que, como sabes, nace cuando naces,
camuflado en aburridas paces,
que no trocaran, ay ilusión, certera suerte.
Date al vino y al sudor de cualquier lecho,
y a las altas horas de las vivas madrugadas
y a las incertidumbres más indeseadas,
date, si así quieres, hasta ser puro deshecho.
Busca el cielo que pasa, limpia lentitud,
sobre los altos edificios,
que nadie te demande beneficios
ni lo que hicieres con tu vieja juventud.

4 comentarios:

Arroyo dijo...

Ez, ez gara inoiz hilotz ederrak izan. Izango ahal gara inoiz gorpu goxo-goxoak! (harrentzat, behintzat).

Niri kontu honek Maitane izeneko loba bat dakarkit gogora. Garai batean etxean izan genuen gurekin bizitzen eta sukaldean zerbait prestatzen nion bakoitzean, euskaraz, exkisitua!, esateko ohitura zuen. Eskisitua! esan bezain pronto, Breton eta surrealistak gogoratzen nituen "Los cadáveres son exquisitos" jolas poetikoan mugilduta. Badakizu, paper mutur batean hitz edo esaldi bat idazten zuten, estali, eta beste batek ematen zion jarraipena "cadáveres exquisitos" bezalako hitz elkarketa politak sortuz.

Bada, honelako zerbait gertatzen da zure "Carpe Diem" horrekin. Ba al dakizu Bilboko taberna bat dela eta "se traspasa" ipintzen duela?

Joseba M. dijo...

Ez da ez surrealismoa ez poesia ere, ene lagun maittea, baina sines iezadazu, konbentzituta nago utziko dudana «cadáver exquisito» horietarikoa izanen dela (harrentzat, behintzat)

Arroyo dijo...

Marrazteko daukazun trebezia izango banu, bineta bat marraztuko nuke, non gorputzari putzak alde egingo liokeen, arima bailitzan eta hegaztitzar batek bere atzaparretan iparralderantz eramango lukeen (I. Iglesias margolariak kontatu zidan eromatarrek hilarrietan tartetxo bat uzten zutela arima, txorien zain, pausa zedin). Lurrean, lehenago gorputza izandakoaren gor zatikia besterik ez litzateke geratuko.
Ondoren, Gor hazten ikusiko genuke , alegia berriro ere Gorpu bihurtzen.
Baina zaude lasai, ipuina ez litzateke amerikar erara bukatuko, inoiz ez bailitzateke berriro gorputz izango, baina ezta gorputs ere.

Jode, zelako paranoia goiza hasteko... Gainera, Artzeren poema gogoratu dut: ...kateak itsusiak baitira hilotzaren gorputzean dio eta goiko posteko inurriak irudikatu ditut gu bion "cadaver eskixituak" bazkatzen.

Joseba M. dijo...

Tira ba, eskixituak ba dira... zuk ongi asko dakizu denetarik jaten dudala...
Dena den, zure paranoiek gogorarazi didate Tristan Tzara eta, prefosta, etxeko hozkailuan dudan Manifesto bat. Gorpu gor batzuk bazeudela uste dut; duela aste bat edo, halako zerbait komentatzen ihardun nuen interneteko lagun batekin, nahiko berandu, telebistan Redes saio ematen zuten bitar...