martes, 27 de febrero de 2007

Marisorgin eta Marta (bat...)

Bai, bai, bai... Berriz ere bereak egiten geneukan geure Marisorgin. Eta hori Makilops magoak oihaneko banbu basora mugatu ziola bere bizitzeko eremua. Azken urte hauetan bazter horretan eginiko etxolan erdi ahaztuta egon bazen ere... beti zerbait gertatu behar izaten zen murriztuta zeuzkan botereak berreskuratzeko aukeran aurki zedin berriro.
Jakin nahiko duzue, noski, nola gertatu zen kontatzen dizuedan hau guztia. Ba... egia esan, egia esan, hau ez da zehazki Maisorgin gaiztoari buruzko ipuina, munduan izan den neskarik itsusienari buruzkoa baizik. Eta jakin nahiko duzue noski, nor ote den horren itsusia zen neskatxa. Ba, neska horrek Marta du izena eta geure istoria gertatzen den herriaren gaztelu baten bizi zen, bakar bakarrik eta ia ia inoiz kanpora irten gabe...

(jarraituko du...)

No hay comentarios:

TARENTOLA MAURITANICA

Paeres del corral que en verano «El Circo de la Luna» en sus farolas albergan un latir de tarentolas abatiendo cualquier insecto enano, dul...