lunes, 26 de febrero de 2007

Ohizko ekintzen poema

Jar dezagun zuhaizka bat
urrutiko iturburuan,
so egiogun joatean,
aparka dezagun kotxea,
eros dezagun egunkaria,
okindegiko iladan koka gaitezen,
eser gaitezen banku batean,
entzun ditzagun kanpai hots batzuk,
itzul gaitezen zuhaizkara,
adi dezagun txori baten kanta umila,
etxera gaitezen, irribarretsu...

No hay comentarios: